Etorkizuneko mugikortasun autonomoak soluzio teknologiko osagarriak lantzea eskatzen du, hala nola, pertzepzioa, erabakia eta kontrola, komunikazioa, fidagarritasuna, zibersegurtasuna edota erosotasuna. Azken honek, pisu nabarmena du, eta gidariaren erosotasun-mailan oinarritzen da, alegia, ibilgailu autonomoen erabiltzaileek beren eguneroko lanak burutzeko behar adinako erosotasuna bermatzean, beti ere, ibilbidea edo ingurunea zaindu beharrik gabe.

Erosotasun-pertzepzioa ebaluatu ahal izateko, AIC-Automotive Intelligence Center-ek, AUTOEV@L proiektuaren parte gisa (Eusko Jaurlaritzak Elkartek 2021 programaren bidez finantzatua), benetako ibilgailuan erregistratutako zein simulazio-ingurunean bildutako datuen korrelazioan ari da lanean. Prozesua, aldez urretik hautatutako eta ibilgailu errealak exekutatutako ibilbide tarte baten grabaketarekin haste da. Tarteak, hiri barruko, hiriarteko eta abiadura handiko (autobidea) eroanbideen zatiak hartzen ditu. Horretarako, ibilgailua sentsorizatu eta CAN busaren parametro espezifikoak erregistratzen dira, azelerazio-profil bat lortzeko, ostera, gidatze-simulagailuan sartu ahal izateko. Korrelazioa ahalik eta zehatzena izan dadin, AICek ibilgailuaren eredu birtuala du simulagailuan integratuta.

Behin simulagailuan, pertsona-talde heterogeneo bat ezartzen zaio erregistratutako profilari, ibilgailuaren modeloaren parametroak aldatzeko aukerarekin, baita bidaiariari zenbait jarduera iradokitzeko aukerarekin ere (telefono mugikorraren kontsulta, adibidez). Simulazio-ingurunea izateak izugarri bizkortu eta ekonomizatzen du prozesua. Amaitzeko, pertsona bakoitzak galdera-sorta bat osatuko du, non modu subjektiboan, azelerazio-parametroen neurketa objektiboa egingo den.

Aurrez azaldutakoari esker, konfort eza eragiten duten maniobrak edo egoerak hautemango dira, eta horren arabera, aipatutako helburuak lortzeko gidatze dinamikako teknikak eta soluzioak proposatuko dira.