-en inguruan

Aurrekariak

AUTOEV@L 2019ko ELKARTEK deialdiaren AUTOLIB proiektuan aurkeztutako estrategiaren barruan sartzen da.

EAEko I+Gko zentroen eta erakundeen arteko apustu estrategikoa da, lankidetzak estutzeko eta ondorengo helburuak betetzeko:

  • Teknologia berritzaileak eskaintzea mugikortasunaren eta garraioaren sektoreko enpresei (trena, automozioa eta industria)

  • Mugikortasunaren sektorea bultzatzeko gai den ekosistema bat sortzea, eta merkatuan balio erantsian lehiatzeko gaitasuna ematea, ez bakarrik eraikitako pieza kopuruagatik

Helburuak

AUTOEV@L-en helburua ardatz anitzeko automatizazioa modu eraginkorrean ziurtatzea da, jarraian datozen irizpideak kontuan hartuz:

  • Kalitate irizpideak, tresnak eta metodoak ezartzea, bai eta automatizatutako funtzioak merkaturatzeko egiaztapenerako eta baliozkotzerako agertoki eta egoerak ezartzea ere

  • Funtzio automatizatuen probarako prozedura bat garatzea, azkar ezarri eta hedatu ahal izateko

Teknologiak

Hauek dira AUTOEV@L-ek bilduko dituen teknologia-azpidomeinu nagusienak:

  • Datuen ekoizpena, kudeaketa eta kontsumoa

  • Sentsore anitzeko analisia eta eszenaren hobekuntza simulazioaren bidez

  • Analisirako pipeline-en diseinua, ezartzea eta gauzatzea, mundu errealeko datu prozesatu gabeak jasotzeko

  • Sistemen eta funtzioen elkarreraginerako eta elkarreragingarritasunerako estandarrak eta interfazeak ezartzea

Sektoreak

AUTOEV@L hiru industria-sektore handitan aplika daitezkeen emaitza teknologikoak eskaintzeko diseinatuta dago

Automobilgintza. Mugikortasun arina, ibilgailuak automatizatzeko (autoak, autobusak) eta errepide-azpiegiturarekin koordinatzeko

Tren-industria. Tranbia eta trenetarako mugikortasun astuna

Industria. Mugikortasun guztiz espezifikoa, industria-nabeetan kargak garraiatzeko