Komunikazioa funtsezko elementua da mugikortasun autonomoaz mintzatzen ari garenean, hiriguneko parte hartzaile guztiei informazioa etengabe igorri eta jasotzeko aukera ematen baitie. Honi esker, inguruneari buruzko ikuspegi zehatzagoa lortzen da, sistema bakoitzean eskura dagoen informazio guztia batzen duelako, bai norberak erraztutako informazioarekin zein beste partaideek gehitutakoarekin. Alderdi honek, paper garrantzitsua joka dezake ikusgarritasun ona ez duten maniobrak gauzatzerako orduan, izan ere, pertzepzio-sistemei esker eskura dagoen informazioa mugatua izan daiteke.

Gaur egun, bi teknologia-mota nagusi erabil daitezke bide-segurtasuneko zerbitzuak bermatzeko, alegia, ITS-G5 eta C-V2X. Biak maiztasun berarekin erabiltzen dira, baina ez dira elkarreragingarriak, beraz, bien erabilera aztertzen ari dira, eskain ditzaketen abantailak identifikatuz eta bateratzeko moduak aztertuz.

MU-GEP-k (Mondragon Unibertsitatea – Goi Eskola Politeknikoa) bide-segurtasunari aplikatutako telekomunikazioen problematikaren inguruan egiten dituen jarduerak, AUTOEV@L eta InSecTT proiektuetan oinarritzen dira.

  • MU-GEP-k , Eusko Jaurlaritzak finantzatutako, AUTOEV@L proiektuko jarduerak ingurune errealetan V2X sistemak aztertzen, hobetzen eta, batez ere, baliozkotzen dihardu lanean. Atal honetan, neurketa-kanpaina bat egin da benetako autoekin, ibilgailu-komunikazioak gaitzen dituzten teknologien portaera aztertzeko. Eta kasu honetan, proiektua baliozkotu ahal izateko, teknologiaren fidagarritasuna probatu behar da lehenik, latentzia, irispide edo datu-tasak kuantifikatuz maniobra ezberdinetan, hala nola, aurrerapenean edo elkarlaneko gidatzean.
  • Europako InSecTT proiektuak sistema adimendunengan konfiantza sortu nahi du, eta horretarako gizartearen onarpena areagotzea du erronka nagusi, IoT-en potentzial guztia atera ahal idateko. Proiektu honen baitan, MU-GEP-k, V2X teknologia adimenduna garatzen du, Smart Cities inguruneetako trenbide-komunikazioei eta bestelakoei aplikatua, non konektatutako ibilgailuek eta konektatutako hiri-trenek elkarreragiten duten.