Aurten, Vicomtech-ek garatutako Interoperable Local Dynamic Map (iLDM) sistema ingurune erreal batean erakutsi ahal izateko, zuzeneko erakusltaldiak egingo dira 14th ITS European Congress ekitaldian, hautemate eta lokalizazio-teknologia aurreratuak dituen ibilgailu instrumentatuarekin. Erakustaldiak, “RTMaps-based Local Dynamic Map for multi-ADAS data fusion” artikulu zientifikoaren aurkezpena osatuko du biltzarreko saioetan.
Eusko Jaurlaritzak finantzatutako AUTOEV@L proiektuan (Elkartek 2021 programa), Vicomtech-ek Advanced Driver Assistance Systems (ADAS) eta Automated Driving (AD) funtzioak garatzen dira, testatze eta baliozkotze ikuspuntu batetik. Testuinguru horretan, Vicomtech LDM sistema bat garatzen ari da, gidatze-egoerari buruzko informazio zehatza emango duen ibilgailuan sistema gisa integratzeko. Informazio hori testuinguru-baldintzei buruzkoa izan daiteke (klima, obrak, seinaleen egoera), edo autoaren inguruko elementu dinamikoei buruzkoa (oinezkoak, bestelako ibilgailuak, etab.). LDM sistemak mapa digitalen zerbitzuei, hautemate-funtzioei (sentsoreetan oinarrituak) eta V2X komunikazio-kanalei buruzko informazioa irakurtzen du, inguruko informazioarekin sinkronizatutako datu-basea eskuragarri izateko. Erakustaldia egiteko, Vicomtech-en ibilgailu autonomoa Toulouseko (Frantzia) MEETT Conference Centre-ren inguruan ibiliko da, eta Europako ACCURATE proiektuan garatutako satelite bidezko Galileo teknologiarekin haren kokapen zehatza kalkulatuko da, Hexagon, Valeo edo Intempora bezalako nazioarteko bazkideekin batera.
Erakustaldia egiteko erabiltzen den plataforma ADAS/ADren edozein funtzio hartzeko prestatuta dago, Intemporako real-time RTMaps aplikazioen middlewareari esker. RTMaps erabiliz, modu sistematikoan eta sendoan ebazten da hautemate, lokalizazio, komunikazio eta control-sistema anitzen interkonexio programatikoa. Vicomtech-en LDM ezarpena RTMaps-en, ateak irekitzen ditu sistema honen erabilera beste ADAS/AD sistema batzuetara hedatzeko, hala nola, talka egiteko arriskuak ekiditeko, ibilgailu konektatuak aurkitzeko, ibilgailua aparkatzeko edota Operational Design Domain-en (ODD) analisia egiteko.
1. irudia. Vicomtech-eko Interoperable Local Dynamic Map (iLDM)